2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

EUSKAL KANTUTEGI BERRIA

Euskaldunok gustuko dugu kantuan aritzea. Lagunekin parrandan gaudenean, ingelesez kantuak “abesten” ditugu, askotan kantuaren letra ezagutu gabe eta, noski, zer esaten dugun ideiarik izan gabe. Euskaraz ez dakitenei ere gertatzen zaie halakorik, alegia, abesti bat entzun eta behar ez dena ulertzea. Horregatik, umorea ardatz hartuta blog honetan euskal kantuen aldaketarik onenak bildu ditut.

Udan Blai Euskadi Irratiko saioan, kantu nahaste kuriosoak bildu dituzte udan zehar. Hemen dituzue abesti irristen “hit onenak”!

Paristik natorren artista bat naiz ni (Txirri, Mirri eta Txiribiton) – Nahastea: Paris tiene una torre

Ai ai ai ai ai ai ai mila galdera (Alaitz eta Maider) – Nahastea: Ai ai ai ai ai ai ai arandela

Noiz arteeeeee, noiz arteeeeee (Ken Zazpi) – Nahastea: No hay sartén

Xala xala, riki riki.. dutxan dardaraka, (Pirritx eta Porrotx) – Nahastea: dutxan ta parrandan

Hil da jainkoa (Pi LT) – Nahastea: Gildas de antxoa

Horiek guztiak entzungai dituzue hemen!


Baina adibide horiek ez dira bakarrak, Bilboko Ulibarri euskaltegiak kanpaina dibertigarri bat jarri zuen abian ikasturte berriari begira “Argi dago: euskararik gabe gauza asko galduko dituzu” lelopean. Hori abiapuntutzat harturik, ekimenaren zenbait adibide bildu ditut:

Goazen elkarrekin Athleticken ereserki “berritua” abestera:

Herriko jaietako dantzaldietan askotan entzun izan dugun kanta bati eutsiko diogu orain. Itoiz taldearen “Lau teilatu” kantaren bertsio berritua entzun nahi al duzue? Guztiok dakigun kanta bada ere, euskara ez dakien batek baino gehiagok abesten du kanta hau.
 

Ikusi mendizaleak“, besteak beste, Oskorrik ezagun egin zuen kantuak ere “bertsio berritua” du.  Ziur gaude etxeko txikienekin mendira joaten diren guraso euskaldun berri askok, euren borondate on guztiarekin, kanta hau abesten dutela zer esaten ari diren jakin gabe.

Ikusi mendizaleak                  Ikusi ven di talea
baso eta zelaiak,                      Vaso esta de paya
mendi tontor gainera….       Ven y tonto carean….



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina