2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

EUSKAL ABESBATZAK INDARTZEN

Euskal abesbatzak beti egon dira gure artean, baina beti komunitate erlijiosoekin eta adinako pertsonekin erlazionatu izan dugu. Horregatik, errealitate kultural horretatik abiatuta, abesbatzen mundua eskoletan hedatu beharko litzateke, betiere garai berrietara egokitua eta haurren adinaren arabera, hain aberazgarri den mugimendu hau ez galtzeko.

Kantua ikasgelan aurrera eramateko eta musika hezkuntza sustatzeko hainbat bide desberdin daude. Hala ere, aurki dezakegun biderik onenetako bat Europako iparraldeko herrialdeetatik eta Estatu Batuetatik datorkigu. Bertako pedagogoek musika hezkuntza hobetzeko, haurren eta gazteen abesbatzen aldeko apustua egiten dute. 
Horretarako, gaur egungo abesbatz-mugimenduan planteaturiko berritasunetan oinarritu behar gara eta horietako metodo oso erabilgarria da abestietan mugimendua txertatzea. Modu horretan, kantua lantzeaz gain, gorputz adierazpena ere hartzen dugu kontuan eta musika sentitzeko eta bizitzeko era berriak sortzen dira. 

Honen adibide bat ikus dezazuen, Mungiako Legardalde Ikastetxea 2008an Bilboko Yhon Jauregian emandako emanaldia uzten dizuet:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina