2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

EUSKAL KANTUTEGI BERRIA

Euskaldunok gustuko dugu kantuan aritzea. Lagunekin parrandan gaudenean, ingelesez kantuak “abesten” ditugu, askotan kantuaren letra ezagutu gabe eta, noski, zer esaten dugun ideiarik izan gabe. Euskaraz ez dakitenei ere gertatzen zaie halakorik, alegia, abesti bat entzun eta behar ez dena ulertzea. Horregatik, umorea ardatz hartuta blog honetan euskal kantuen aldaketarik onenak bildu ditut.

Udan Blai Euskadi Irratiko saioan, kantu nahaste kuriosoak bildu dituzte udan zehar. Hemen dituzue abesti irristen “hit onenak”!

Paristik natorren artista bat naiz ni (Txirri, Mirri eta Txiribiton) – Nahastea: Paris tiene una torre

Ai ai ai ai ai ai ai mila galdera (Alaitz eta Maider) – Nahastea: Ai ai ai ai ai ai ai arandela

Noiz arteeeeee, noiz arteeeeee (Ken Zazpi) – Nahastea: No hay sartén

Xala xala, riki riki.. dutxan dardaraka, (Pirritx eta Porrotx) – Nahastea: dutxan ta parrandan

Hil da jainkoa (Pi LT) – Nahastea: Gildas de antxoa

Horiek guztiak entzungai dituzue hemen!


Baina adibide horiek ez dira bakarrak, Bilboko Ulibarri euskaltegiak kanpaina dibertigarri bat jarri zuen abian ikasturte berriari begira “Argi dago: euskararik gabe gauza asko galduko dituzu” lelopean. Hori abiapuntutzat harturik, ekimenaren zenbait adibide bildu ditut:

Goazen elkarrekin Athleticken ereserki “berritua” abestera:

Herriko jaietako dantzaldietan askotan entzun izan dugun kanta bati eutsiko diogu orain. Itoiz taldearen “Lau teilatu” kantaren bertsio berritua entzun nahi al duzue? Guztiok dakigun kanta bada ere, euskara ez dakien batek baino gehiagok abesten du kanta hau.
 

Ikusi mendizaleak“, besteak beste, Oskorrik ezagun egin zuen kantuak ere “bertsio berritua” du.  Ziur gaude etxeko txikienekin mendira joaten diren guraso euskaldun berri askok, euren borondate on guztiarekin, kanta hau abesten dutela zer esaten ari diren jakin gabe.

Ikusi mendizaleak                  Ikusi ven di talea
baso eta zelaiak,                      Vaso esta de paya
mendi tontor gainera….       Ven y tonto carean….



WHATSAPP-EKO EUSKAL ABESTIAK

Sare sozialetan eta mugikorretan gero eta iruditxo gehiago erabiltzen ditugu geure emozioak adierazteko eta jolas egiteko. Duela hilabete batzuk whatsappeko euskal esaera zaharrak ikusi genituen euskararen blogean, eta, oraingoan ere, norbaitek pazientzia hartu eta emotikono bidezko Euskal kantak prestatu ditu guretzat. Oraindik ikusi ez badituzu hementxe dituzu! :-) Batzuk zailak dira, bai, baina beste batzuk asmatzeko modukoak. Ia zenbat asmatzeko gai zaren!!!
EZ EZAZUE TRANPARIK EGIN!





Guztiak asmatzeko gai izan zarete? Edota baten bat asmatu gabe geratu da? Hona hemen irtenbidea!!!!

1- Negua joan da ta
2- Nire aitak amari
3- Kalian gora kalian behera
4- 4 teilatu
5- Ilargia
6- Boga boga
7- Pintxo pintxo
8- Aldapeko
9- Jo ta ke
10- Dragoi Bola
11- Txanpon baten truke
12- Eba Mirentxu
13- Behin batian Loiolan
14- Txakur bat erosi dut
15- Katuen testamentue

2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

ERROMERIA

Erromeria, Euskal kulturaren ezaugarri nabarmena da. Betidanik landako herri eta auzo txikietan eta mendi inguruetan ospatu izan dira, baina gero eta indar handiagoa dute, eta gazteen munduan gorantza joan da. Herriko jai guztietan erromeriak existitzen dira eta gero eta erromeria talde gehiago daude: Akerbeltz, Oxabi, Auskalonon, Aire Aire eta Trikizio,  beste askoren artean. 

Hauetan, euskal dantza eta kanta asko entzuten ditugu, kanten artean:

 Agur Xiberua (Biribilketa)

 LETRA

Egun da Santi Mamiña
 
 

Aita San Antonio

  LETRA

Behin batean Loiolan 

  

Dantzeei erreparatzeko, EMAZE programaren laguntzaz, erromeria bat zer den eta bertan dantzatzen diren hainbat euskal dantza azaldu ditut:
Powered by emaze

2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena

EUSKAL ABESBATZAK INDARTZEN

Euskal abesbatzak beti egon dira gure artean, baina beti komunitate erlijiosoekin eta adinako pertsonekin erlazionatu izan dugu. Horregatik, errealitate kultural horretatik abiatuta, abesbatzen mundua eskoletan hedatu beharko litzateke, betiere garai berrietara egokitua eta haurren adinaren arabera, hain aberazgarri den mugimendu hau ez galtzeko.

Kantua ikasgelan aurrera eramateko eta musika hezkuntza sustatzeko hainbat bide desberdin daude. Hala ere, aurki dezakegun biderik onenetako bat Europako iparraldeko herrialdeetatik eta Estatu Batuetatik datorkigu. Bertako pedagogoek musika hezkuntza hobetzeko, haurren eta gazteen abesbatzen aldeko apustua egiten dute. 
Horretarako, gaur egungo abesbatz-mugimenduan planteaturiko berritasunetan oinarritu behar gara eta horietako metodo oso erabilgarria da abestietan mugimendua txertatzea. Modu horretan, kantua lantzeaz gain, gorputz adierazpena ere hartzen dugu kontuan eta musika sentitzeko eta bizitzeko era berriak sortzen dira. 

Honen adibide bat ikus dezazuen, Mungiako Legardalde Ikastetxea 2008an Bilboko Yhon Jauregian emandako emanaldia uzten dizuet:


2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

2. JOKOA

WORDCLOUDS programa erabiliz, denok edo gehienok, ezagutzen dugun abesti baten hitz hodeia sortu dut. Honekin abestiaren hitzak desordenatuta ikustzen duzue eta euskal kanten profesional batzuk zareten ala ez konprobatu dezakezue abestia asmatzen sahiatuz.

Jadanik ez duzue asmatu? Horrela bada, hamen dekozue GOEAR plataforman ijotako abestiaren musika zatitxo bat errezago izateko. BAAAAIIII!!!! Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean abestia da! Erreza ezta? ba orain, abesti osoa entzuteko aukera duzue, baina ez Xabier Letek abestuta, baizik eta, nik neuk abestuta! Euskal kanta hauek edonor eta edonoiz gosatzeko aukera izan behar dugu eta! Guztatu zaizue?

1. JOKOA

Euskal Dantzak benetan ondo ezagutzen dituzuen jakiteko joko bat proposatzen dizuet. Joko hau EDUCAPLAY programarekin egin dut. Online programa hau hezkuntza jarduerak sortzeko eta partekatzeko sortuta dago, eta baita, beste erabiltzaileek sortutako jarduerak egiteko. Hezitzaile moduan, oso erabilgarria dela deritzot, bakoitza bere interesekoak diren ariketak sortu ahal duelako eta ikasleentzat, edozein materia modu entretenigarri batean ikasteko aukera paregabea ematen du.EUSKAL DANTZAK

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

'HOR KONPON MARIANTON' BERTSO-ANTZERKI TXOTXONGILOAK


Gaur Mungian, Bizkaiko herri batean,  3-8 urte bitarteko umeentzako ekitaldi bat ospatuko dute "Hor konpon Matianton".

Makinak iritsi dira gure artera….eta berton lotzeko ganera. Telebistak, sare sozialak, “makinita” arruntak, danon eskuetan dagoz, gure seme-alaba txikien eskuetan bere bai. Ikasi egin behar dogu makinakaz gozatzen, baina euren menpera jausi barik. Horixe da Joni, istorio honetako protagonistari gertatzen jakona. Umorearen, bertsoen eta txotxongiloen laguntzagaz, eta danon parte-hartzeari esker, lortu egin geinke. 

Haurrek honetaz ikasi eta gainera, bertsolaritzarekin gosatzeko aukera izango dute. Edozer ikasteko milakoa metodo desberdin existitzen dira eta musika, kasu honetan bertsolaritza, oso era ona izan daiteke umeen arreta deitzeko. Horrela, haurrek ikasi beharrekoa ondo ikastea eta haien gogokoa izatea lortzen dugu. Ekital honen kasuan teknologia berriak ondo erabiltzen ikasteaz datza, baina musika lagungarria izan daiteke edozertarako.