2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

AXURI BELTZA

Eguna bizitasunez hasteko, herriko jai guztietan dantzatzen den eta erromeri guztietan entzuten den kanta eta dantza uzten dizuet. Batzuk buruz jakingo dozue eta beste batzuk material honi esker dantza eta abesti berri bat ikasiko dozue, dena den zuen gustokoa izatea espero dut! Gainera, musika tresnarik jotzen badozue, bi partitura dekozue eskura zeuen jaia edonora eramateko!
 Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.